Kaixo guztioi! Ongi etorri txoko honetara!
Txoko hau, izenak dioen bezala guztiontzako lekua da, bai ikasle, irakasle, guraso... -entzako lekua. Bertan zuen ideiak, igurikapenak... jaso nahi ditugu denon artean gure ikastetxea hobetzeko eta baita hezkuntza ere. Orrialde honetan iruzkinen bitartez joan gauzak proposatzen, hobekuntzak esaten, nahi duzuena, eta ondoren orrialdean bertan idatziko dira arrakasta izan dutenak honela hauek aurrera eramateko asmotan. Eskerrikasko guztioi eta animo, bota bota beharrekoak! Guztion artean lortuko dugu!
Bigarren Hezkuntzakoen proposamena:
Kutsadura lantzeko kanpaina bat sortu, ikastetxeko ikasle guztiontzat, baita komunitate osoarentzat ere. Honela kontzeptu ezberdinak ikasteaz gain ingurugiroaz eta zainketaz kontzientziatzea lortuko da. Gurasoren batek hauxe erantzun dio honi:
- Oso ondo, ideia zoragarria. Zergatik ez gara hasten gure ikastetxean dagoen zikinkeria behatzen eta hau garbitzen eta zaintzen?
- Oso ondo neska mutilak! Zuek hontaz konturatu bazarete ez dago dena galdua! Zergatik ez dugu birtziklatutako gauzekin eginiko azoka moduko bat prestatzen? Kalean bilatzen ditugun zaborrak jaso, honela herria garbituz eta gainera hauei bigarren erabilera bat eman, zer iruditzen?
Zer iruditzen zaizue zuei hau? Bi ideia hauek aurrera eramateko prest? Zuen iruzkinak irakurri ondoren denon artean bilera antzeko bat egitea pentsatu dugu. Astelehenean, hilak 13 (maiatza) arratsaldeko 5etan izango da Lehen Hezkuntzako eraikinean. Denak gonbidatuak zaudete. Hala ere ez kezkatu, hartutako erabakiak hemen idatziko dira eta klasean ere landuko dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina