2013(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

UDAZKENA

Udazkena hasi da; ostoak kolorez beterik daude, beste batzuk lurrera erori dira eta gaztaƱak ere hasi gara ikusten. Lau urtekoak hau ikusita udazkena gelara ekartzea pentsatu dugu eta hemen dituzue argazkiak, gure lana zuek ikusteko.




2013(e)ko ekainaren 1(a), larunbata

IKASTOLAKO EGUNA

Urtero bezala iritxi da gure ikastolako eguna. Ibilbide zoragarri baten ondoren bazkarira joan gara denok eta bapo jan ondoren oltza gainera igotzeko ordua heldu zaigu. Begira ze ikuskizun oparitu diguten gure ikastolako gurasoek! 


2013(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

SURF

Gaur, DBH 4ko ikasleak Donostiara joan gara. Baina zertara? ikastera? lanak egitera? EZZZ, ONDO PASATZERA!!! Surfean aritu gara goiz osoan. Hasieran egoki jantzi eta hondartzara joan gara eta ondoren pixka bat berotu ondoren uretara. Kostatu zaigu hasieran baina nola hala, batzuk azkarrago eta besteak polikiago, lortu dugu tabla gainean jarri eta surfeatzea. Egun zoragarria benetan!