Hori emanaldia! Atzo 4. mailakoak izugarrizko emanaldia egin genuen Biterin euskal kantak erabiliz. Jende asko etorri zen gu ikustera baina emanaldia galdu zenutenentzat hementxe duzue bideoa, ondo pasa!
Ongi etorri gure eskolako blogera. Bertan ikasleek egiten dutena ikusi dezakezu, zer gauza egiten ditugun klasean... Ikasle, guraso edo beste edonor bazara iradokizunak bota ditzakezu edo zer iruditzen zaizun esan. Zuen beharra dugu eskolan, animatu!
2014(e)ko maiatzaren 1(a), osteguna
LABORATEGIRA
Gaur ikastetxeko zaharrenak laborategira joan gara hainbat esperimentu burutzera. Batez ere, uraren kontaminazioaren inguruan izan dira esperimentu gehienak, toki ezberdinetatik bildutako urak ea zenbateraino kutxatua zegoen, urean ze beste likido zeuden isuriak... Honekin, laborategiko tresnak erabiltzeaz gain gauza batetaz ohartu gara, ura asko kutxatzen dugula eta nabaria dela herri inguruetako ura askoz ere kutxatuago eta zikinago dagoela. Beraz zergatik ez dugu kanpaina antzeko bat sortzen ikastetxean gai hau lantzeko bai txiki eta handiekin? Horra or gure gaurko proposamena!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
